Dj.Bull • 2007/10/29 •

Nor da Dj Bull

Ez da erreza esplikatzen baino saiatuko naiz ahal den motzena izaten.

Dj.Bull mingaina kanpoan

Ibilbidea izenarekin hasiko dugu bitxia bait da bai Bull eta baita Dj. izena ere.Lagunekin AEK-k antolatutako jaialdi batera joan nintzen eta justu aurreko egunean ilea moztu nuen, motz-motz; telesail famatu bat zegoen ( Juzgado de guardia ) orduan telebistan eta bertan nire antza zuen aktore bat zegoen. Bull deitzen zen , eta , ordutik , hala deitzen didate denek. Bestalde , Dj.-ren esanahia ez da ingelesezko Disc Jockey , baizik eta gaztelaniazko De Jota-tik ( parrandan ibiltzea ) dator.

Izenarekin amaituta nere ibilbide profesionala kontatzen hasi beharko:

Raku tabernan hasi nintzen. Oraindik 16-17 urte izango nituen. Anaiekin joaten nintzen zerbait hartzera eta han geundela musika grabatzen genion tabernan jartzeko. Aurrena kaseta erabiltzen genuen. Gero modernizatzen eta Konpaktora pasa ginen. Orduan hasi nintzen nahasketak egiten. Geroago jendea ( Raku-ra joaten zena ) zirikatzen hasi zitzaiten , plazatan musika jartzeko etab. Herri batzuetara joan nintzen nere aktuazioa egitera eta jendea gustora geratzen zen jartzen nuen musikarekin. Eta poliki-poliki gaur arte.Orain ordenagailua erabiltzen det “pintxatzeko”.

Bolibar eskenatokia

Badakizue orduan , martxa nahi ezkero Bull beti prest

Aio Pelaio

Iruzkinik ez

Oraindik ez dago iruzkinik.

Barkatu, iruzkinetarako formularioa itxita dago une honetan.