Dj.Bull • 2008/11/23 •

Dj. Bull Oporretan Kuban

Urtarrilaren 7-tik Urtarrilaren 30 arte Dj. Bull oporretan egongo da.

 

 

Kuban hain zuzen .

Kubara heldu ta ikusi ze ongi etorri egiten dioten .

Gero betiko lagunekin ibiliko da harea ta honea .

Orduan badakizue Dj.bull-en beharrak edukita Otsailetik aurrera hasi deitzen . Bitartean Kubako paraisoan egongo da Ron-a , Mojito , … disfrutatzen . Eta Raku-ko peñari eskuminak jajajajaja

 

Argazki honetan zer begiratu dezue lehenago ?

1 . turista zaharra

2 . umea

3 . atzeko kuadrila

4. emakumea

Dj.Bull • 2006/01/23 •

Dj. Bull Santiago de Cuba-n

Egia da bai , Dj. Bull bere ibilbidetxoa jarraitzen du eta oraingoan Santiago de Cuba-n dago mojitoa eta saltsa eta reggaetona dantzatzen.

Hemengo jendea autentikoa da , kaletikan zoaz eta denbora guztian kaso egiten dizue eta badakizue nolakoa den Dj. Bull , segituan erantzuten du.Lehengoan Ileapaindegi baten ilea moztu , bizarra apaindu , ron pixka bat edan , etab.

Hondartzara ere joan da Dj.Bull eta ederki pasa ere. Han gauean hondartzaren ondoan jarritako diskoteka txiki baten kriston parranda bota zuen.

Berarekin kontaktuan jarri nahi ezkero bidali mezuak bere korreoa edo bere mugikorrera sms. bat bidali

Dj.Bull • 2006/01/18 •

Dj.Bull Kuban

Kristoren albistea da Kubatarrentzat , Dj.Bull bisitan da irlan. Urtarrilak 8 hasi zuen bere ibilbidea. Eta 29 – an amaituko da.

Trinidad izango da bere lehenengo etapa. Hango kultur astea ezagutuko du eta baita ere dultzainarekin kontzertu batzuk eskaini. 24 ordu jaia izango da eta txoznak kale erdian jarrita egongo dira.

Bigarren etapa berriz Santiago. Han Los Van Van ikusteko aukera edukiko du. Baita Eliades Otxoa. Casa de la Trovan ere dultzainarekin ibiliko da. Museo del Ron ere bisitatuko ditu eta hango tabernan mojito ugari hartu.

Hemendik Habana aldera bidaiaren amaiera ailatu arte. Espero dugu lagun baten andrea Dj. Bull-ekin bueltatzea eta horrela Euskal Herrian kristoren jaia montatzeko.

Agur ta erdi

Dj.Bull • 2005/11/02 •

Luariz Guatemalan 2.mezua

Kaixo lagunak , Luariz bere bidaia segitzen du eta mezu bat bidali dit eta hauxe dio:

“aupa Bull! ba nik hemen jarraitzen dut ederki asko. Orain zona menditsu batean ibili naiz. Zehazki esanda Cuchumatanen kordilleran. Hor Todos los Santos izeneko herri batean santu guztien eguna ospatzen dute zaldi karrerak eta guzti. La ostia! gu baino mozkorragoak dira. Desmadre totala.Gauguztia edaten egon eta gero zaldi gainean montatzen dira. Erotuta daude.

Gaur Huehuetenango izeneko herri batera iritsi naiz eta bihar beste herri batera joango naiz ea mendiren bat igotzen dudan. Beno txikito, ondo segi ta zaindu hadi!!!”

Ondo segitzen duela ikusita gu ere ondo pasako dugu bai Orexa eta baita Arama eta Sarako gaztetxen.

Berri gehiago arte aio

Dj.Bull • 2005/10/26 •

Luariz Guatemalan

Ba bai , Luariz Guatemalara joan zaigu hango lurraldeak ezagutzera eta bide batez bere oporralditxoak egitera. Jendea lasaiago geratu da bere ohizko txapak entzun gabe 2 aste egongo garelako ja,ja,ja,ja.

Baino bueno gaiari helduz ondo ailatu da Guatemalara eta esan digu hiriburuko hondartzak zikinak direla.

Hurrengo egunetan Livingstonera joatekoa da kanuto eta reggae pixka bat dastatzera , a ze inbidia.

Baita ere esan digu norbait idatzi nahi baldin badio hauxe du helbidea:

airegypaetus@yahoo.es

Albiste gehiago badaude abisatuko dugu

Dj.Bull • 2005/07/05 •

Keler ekipoa

Kaixo lagunak :
Festaren bat antolatzen badezute eta ez dakizue jendea azalduko den edo deitu KELER Ekipoari eta beraiek bakarrik beteko dizute jaia.Dantza egiten dute eta oso jatorrak dira.

KELER Ekipoa

Dj.Bull • 2005/07/05 •

San Juanak Tolosan

San Juanak Tolosan flojoak direla esaten dute.Eskerrak , bestela argazki hau nola izango zen:

Koadrilan eguna ere oso martxa onen joan zen.Hona hemen bazkaldu ta gero ateratako argazkia:

Tabernetan ere paparazzi-ak ibili ziren bestela ikusi:

Dj.Bull • 2005/06/30 •

Beltza eta beste bi lagun Kubara

Beltza nazkatu da Tolosako girotaz eta berarekin lanen dauden bi lagunekin Kubara doa bizikletaz.Ondo pasa eta erakutsiko dituk argazkiak

Dj.Bull • 2005/06/18 •

Berasa Mexikora doa

Berasa Txato ta hauen koadrilakoa 3 hilabeterako Mexikora doa.Chiapas aldera joateko asmoa du kooperante moduan.