Dj.Bull • 2005/10/18 •

Che Sudaka

Che Sudaka argazkia

Bartzelonako Gotiko auzoaren bihotzean jaio zen Che Sudaka, plaza del tripi-n hain zuzen, leku honetan musiko asko biltzen dira.

Taldearen nukleoa correcaminos taldea ( argentinar talde bat ) eta auzoko jendea osatuko dute.
Bere musika rebeindikatiboa da, inmigrazioa, pobrezia, politika,…

2 disko ditu:

Lehen diskoa Trippie town ( 2003 ) izango da.
Bigarren diskoa berriz, Alerta bihotza ( 2005) izango da.

Kontzertu bateko argazkia

Che Sudaka osatzen dute:

Jota (Gitarra eta Ahotsa )
Kachafaz ( Ahotsa )
Leo ( Ahotsa )
Lucky ( Baxua eta Ahotsa )
Marcelo ( Bateria eta Ahotsa )
Sergio ( Teklatua eta Ahotsa )

Informazio gehiago www.chesudaka.com -en.

Dj.Bull • 2005/10/18 •

Mal de ojo

mal de ojo argazkia

Rumba eta ijitoen erritmo alaiak lantzen dituen talde euskalduna.
Ondo pasa eta ondo pasa eraitzeko asmoarekin Donostian sortua, Flamenkoaren atal alaiena -Rumba- jorratzen du, bestelako musika latinoa eta dantzagarria alboratu gabe.

Hamarkada luzea daramate jotzen eta bitarte horretan bost disko -seigarrena bidean- ere kaleratu dituzte.

Adrian-en argazkia

Zuzenean Adrian Perez, kantari beteranoa eta bere kideekin ez dago aspertzeko betarik.
Dantza eta zerbait gehiago.

Dj.Bull • 2005/06/30 •

La Familia Iskariote

La Familia Iskariote

2001 urtean sortu zen Palentzian ska talde hau.Beste talde batzuetatik etorritako jendearekin sortu zen ( Las Bobas, Orquesta maravilla,…).
Lehenbizi 4 dira : Noko (baxua), Javi (gitarra), Raul (bateria) eta Cesar (tronpeta).Taldeak COMMANDO VOLQUETE izena hartu zuen.
Gero ahotsa (Jose Emilio) sartu zen (gaita ere jotzen du) taldean. 5-tetik seigarrena sartu zen: Sopi (saxofoia).Hortik zazpigarrena: Adal (bongoak,…). Eta bukatzeko zortzigarren partaidea: Dativo (tronboi jolea). Hemendik aurrera taldearen izena LA FAMILIA ISKARIOTE izango da.

Iskariote

Diska bat: Sonido rebelde (2005), Single bat: Amor Apaleao , maketa bat: 30 monedas (deskatalogatuta) eta kolaborazio pila bat beste disko batzuetan. Orain diska berriarekin kontzertu pila emateko prest daude.
Informazio gehiago www.familiaiskariote.com -en