Dj.Bull • 2008/11/20 •

La Pegatina

 

 

 

 

 

 Taldea 2003. urtean jaio zen . Montcadakoak dira . Ruben ( bakarka zebilen ) , Ovidi ta  Adria dira orduko partaideak eta Pegatina Sound System izena hartzen du . Zuzeneko asko eginda La Pegatina izena hartzen dute . Taldea ere haundituko da .

Beraiek Rumba , rumba ta rumba egiten dute . Mestizajea beraien ingurunetik datorkie : Gotiko auzoa , Maritchi taberna , el Parral , Manu Chao …

Bere lehen diskoa 2007 urtearen hasieran aterako da . Al Carrer du izena 13 abesti dauzka eta kolaborazioak ugari dira : Manu Chao , Gambeat baxuarekin , Alger , Che Sudaka … Aurkezpen bira Apolo-n bukatu zen jai erraldoi batekin .

Orain 2008 urtearen amaieran kontzertu ugari egin ondoren 2. diska ari dira grabatzen . Aurkezpena 2009-ko martxoaren 27-an izango da Hospitalet-eko Salamandra aretoan . Dj.Bull han izango da , lehenengo sarrera hartuta .

 

Taldekideak : Ruben – gitarra , Adria – Ahotsa , Ferran – Baxua , Ovidi – Perkusioa , Axel – Tronpeta , Romain – Akordeoia , Abel – Zuzeneko audio teknikaria.

Kontaktua

Telef.        661 95 07 47   —  Ruben

                670 57 64 74   —  Adria

Web:        www.lapegatina.com

e-mail :      contacto@lapegatina.com

Dj.Bull • 2008/11/29 •

Oreretan . Landare elkartea 25 urte

Dj.Bull • 2008/11/22 •

Ikasle eguna 08 Erandion

Egun osoan zehar bazkaria , kale animazioa , ekitaldia , …

Azaldu zaitez

Dj.Bull • 2008/11/19 •

Bai Euskarari

Dj.Bull • 2008/11/19 •

Nazio bat , Selekzio bat , Federazio bat

Dj.Bull • 2008/04/19 •

Dj.Bull Erandio-n

Erandioko gazte asanblada sortu berriak lehenengo urteurrena ospatuko du.
Apirilaren 19an Erandioko Metro Plazako eszenatokian. Aurretik bi talde, Materia Gris (ska) eta 121krew (Bilbo-Barakaldoko hip-hopa). Kalkultatzen da Dj.Bull 12etan hasiko dela.
Egunean zehar, kontzertu aurretik, poteoa, bazkaria, jolasak, batukada…
Besterik gabe badakizue, 19an Erandiora.

Dj.Bull • 2008/03/05 •

Pirritx eta Porrotx Tolosan

bull-ta-pirritx.bmp

Pirritx eta Porrotx pailazoak Leidor zinean izango dira martxoaren 8-an larunbata. Ikuskizuna Kilometroak 08-n alde izango da. Pailazoak 2 saio egingo dituzte : 17-etan eta 19-tan. Sarrerak 6 euro balio ditu eta asko ez dira gelditzen.

Dj.Bull • 2008/02/28 •

GUK, INDEPENDENTZIA !!!

banderola1.jpg

Dj.Bull • 2008/02/28 •

Martxoaren 9an abstentzioa!

abstentzioa

Dj.Bull • 2008/02/20 •

5 urte Egunkaria gabe

5 urte Egunkaria gabe