Dj.Bull • 2006/04/28 •

Orexa-ko jaiak

Kaixo berriro ere, hemen gaude beste batean Orexan. 3 egunetan jarriko dut musika , 1 dultzainarekin eta beste biak dj. moduan. Badakizue ,orduan , ondo pasatu nahi ezkero Orexara hurbildu eta dastatu dj.Bull-ek jartzen duen saltsa eta piperra.

Dj.Bull • 2006/04/04 •

EHNA ERABILI DEZAGUN

Kaixo lagunak , oraindik EHNA ez daukazue ?

Ba lehenbaitlehen egitera.

Eta daukazutenok erabili , gero eta leku gehiagotan onartzen ari dira.

Tolosaldean gero eta leku gehiagotan jartzen ari dira EHNA-ren tramitazioa iraunkorra.

Badakizue , ahaztu gabe EHNA tramitatzea

BAI EUSKAL HERRIARI !

Dj.Bull • 2006/03/18 •

Dj.Bull Elgetako Gaztetxean

Aupa lagunak , 2006-ko ibilbidea hasi da Dj.Bull-entzat. Eta non hobeto Elgeta-n baino. Ekitaldia martxoak 18 izango da eta bertako gaztetxean izango da. Ordutegia finkatu gabe dago oraindik.

Dj.Bull • 2006/03/17 •

Berastegiko gazte festak

Ihauteriak ahaztuta ez egon arren, tolosaldea inguruko jaiak hasten dira.Lehena Berastegiko gaztetxoaek antolatzen dutena.Beraien herri afariaren ondoren bere saiotxoa egingo du dj.bull-ek.
12:30-tan hasiko da eta bukatu , auskalo

Dj.Bull • 2006/01/23 •

Dj. Bull Santiago de Cuba-n

Egia da bai , Dj. Bull bere ibilbidetxoa jarraitzen du eta oraingoan Santiago de Cuba-n dago mojitoa eta saltsa eta reggaetona dantzatzen.

Hemengo jendea autentikoa da , kaletikan zoaz eta denbora guztian kaso egiten dizue eta badakizue nolakoa den Dj. Bull , segituan erantzuten du.Lehengoan Ileapaindegi baten ilea moztu , bizarra apaindu , ron pixka bat edan , etab.

Hondartzara ere joan da Dj.Bull eta ederki pasa ere. Han gauean hondartzaren ondoan jarritako diskoteka txiki baten kriston parranda bota zuen.

Berarekin kontaktuan jarri nahi ezkero bidali mezuak bere korreoa edo bere mugikorrera sms. bat bidali

Dj.Bull • 2006/01/18 •

Dj.Bull Kuban

Kristoren albistea da Kubatarrentzat , Dj.Bull bisitan da irlan. Urtarrilak 8 hasi zuen bere ibilbidea. Eta 29 - an amaituko da.

Trinidad izango da bere lehenengo etapa. Hango kultur astea ezagutuko du eta baita ere dultzainarekin kontzertu batzuk eskaini. 24 ordu jaia izango da eta txoznak kale erdian jarrita egongo dira.

Bigarren etapa berriz Santiago. Han Los Van Van ikusteko aukera edukiko du. Baita Eliades Otxoa. Casa de la Trovan ere dultzainarekin ibiliko da. Museo del Ron ere bisitatuko ditu eta hango tabernan mojito ugari hartu.

Hemendik Habana aldera bidaiaren amaiera ailatu arte. Espero dugu lagun baten andrea Dj. Bull-ekin bueltatzea eta horrela Euskal Herrian kristoren jaia montatzeko.

Agur ta erdi