Dj.Bull • 2005/11/12 •

Sara-ko Gaztetxean. 15 urte betetzen ditu

15 urte bete eta ospatzeko zer hoberik eta Dj.Bull ematea.Hala ere Bull-entzat ez da lehenengo aktuazioa iparraldean, gehiago egin ditu eta.Beraz disfrutatu eta Azaroak 12 Larunbata denok Sara-ra.

Dj.Bull • 2005/11/11 •

Arama-ko Festak

Azararoaren 11-an ez baduzu ezer egiteko eta hotzez zaudela etorri Aramara eta disfrutatatu Dj.Bull-ekin.Berarekin batera Brigada Criminal eta beste talde bat egongo dira.

Dj.Bull • 2005/11/05 •

Orexako kultur astea

Orexan laister “hijo predilecto” edo horrelako zerbait izendatu beharko dute , beti berari esaten diote bere saioa egiteko. Hasieran eta afaldu ondoren erromeria izango da eta ganbaran izango da. Gero gorputzak erabat berotuta daudenean elkartera jeitsiko gara han diskoteka-guateke jarraitzeko ordu txikiak arte. Ondo pasa

Dj.Bull • 2005/11/02 •

Luariz Guatemalan 2.mezua

Kaixo lagunak , Luariz bere bidaia segitzen du eta mezu bat bidali dit eta hauxe dio:

“aupa Bull! ba nik hemen jarraitzen dut ederki asko. Orain zona menditsu batean ibili naiz. Zehazki esanda Cuchumatanen kordilleran. Hor Todos los Santos izeneko herri batean santu guztien eguna ospatzen dute zaldi karrerak eta guzti. La ostia! gu baino mozkorragoak dira. Desmadre totala.Gauguztia edaten egon eta gero zaldi gainean montatzen dira. Erotuta daude.

Gaur Huehuetenango izeneko herri batera iritsi naiz eta bihar beste herri batera joango naiz ea mendiren bat igotzen dudan. Beno txikito, ondo segi ta zaindu hadi!!!”

Ondo segitzen duela ikusita gu ere ondo pasako dugu bai Orexa eta baita Arama eta Sarako gaztetxen.

Berri gehiago arte aio