Mallabiko Urriko Jaixak
Eta oraindik ez bazudete nekatuta gaur ere Dj.Bull-ek bere saiotxoa egingo du Herriko tabernan , nola ez.
Eta oraindik ez bazudete nekatuta gaur ere Dj.Bull-ek bere saiotxoa egingo du Herriko tabernan , nola ez.
Kaixo lagunak , Bizkaian bazaudete eta zeregin hobea ez badaukazue Mallabin kriston saioa dago . Emanaldia Dj Bull-en eskutik izango da eta goiz ez du bukatuko , seguru.Herriko tabernan izango da eta 11:00-k aldera hasiko da.
Ba bai , Luariz Guatemalara joan zaigu hango lurraldeak ezagutzera eta bide batez bere oporralditxoak egitera. Jendea lasaiago geratu da bere ohizko txapak entzun gabe 2 aste egongo garelako ja,ja,ja,ja.
Baino bueno gaiari helduz ondo ailatu da Guatemalara eta esan digu hiriburuko hondartzak zikinak direla.
Hurrengo egunetan Livingstonera joatekoa da kanuto eta reggae pixka bat dastatzera , a ze inbidia.
Baita ere esan digu norbait idatzi nahi baldin badio hauxe du helbidea:
airegypaetus@yahoo.es
Albiste gehiago badaude abisatuko dugu

Bartzelonako Gotiko auzoaren bihotzean jaio zen Che Sudaka, plaza del tripi-n hain zuzen, leku honetan musiko asko biltzen dira.
Taldearen nukleoa correcaminos taldea ( argentinar talde bat ) eta auzoko jendea osatuko dute.
Bere musika rebeindikatiboa da, inmigrazioa, pobrezia, politika,…
2 disko ditu:
Lehen diskoa Trippie town ( 2003 ) izango da.
Bigarren diskoa berriz, Alerta bihotza ( 2005) izango da.

Che Sudaka osatzen dute:
Jota (Gitarra eta Ahotsa )
Kachafaz ( Ahotsa )
Leo ( Ahotsa )
Lucky ( Baxua eta Ahotsa )
Marcelo ( Bateria eta Ahotsa )
Sergio ( Teklatua eta Ahotsa )
Informazio gehiago www.chesudaka.com -en.

Rumba eta ijitoen erritmo alaiak lantzen dituen talde euskalduna.
Ondo pasa eta ondo pasa eraitzeko asmoarekin Donostian sortua, Flamenkoaren atal alaiena -Rumba- jorratzen du, bestelako musika latinoa eta dantzagarria alboratu gabe.
Hamarkada luzea daramate jotzen eta bitarte horretan bost disko -seigarrena bidean- ere kaleratu dituzte.

Zuzenean Adrian Perez, kantari beteranoa eta bere kideekin ez dago aspertzeko betarik.
Dantza eta zerbait gehiago.