Keler ekipoa
Kaixo lagunak :
Festaren bat antolatzen badezute eta ez dakizue jendea azalduko den edo deitu KELER Ekipoari eta beraiek bakarrik beteko dizute jaia.Dantza egiten dute eta oso jatorrak dira.

Kaixo lagunak :
Festaren bat antolatzen badezute eta ez dakizue jendea azalduko den edo deitu KELER Ekipoari eta beraiek bakarrik beteko dizute jaia.Dantza egiten dute eta oso jatorrak dira.

Baina kelerra ez badago ez goaz, eh!!! Gora San Fermin!
Keler ekipoari ez sinistu, hauek ere KELER-a ez badago, San Migela edo beste edozer gauza edaten dute.
Erabat ados nago Txatarekin hauek keler ekipoa baino parranda ekipoa izena izan beharko lukete,beno eskuinekoa kenduta,neska batekin hasi denetik asko makaldu zaigu tipoa.
hoi dek kodrilea!
Aupa keller ekipo ta gainontzeko guztiyak!!
Zemouz zeate? Ondo ezta? Ibarrako zikiro eguna ondo bukatu al zenuten? Fijo baietz!
Ni hementxe nabil islandia alden hotz piskat pasatzen, baina oso gustoa leku berriyak ezagutzen ai naizelako. Benetan oso paraje politak daude hemen goialden. Bueno , oaindik hiriburutik ez gea bidaiatzea atera, ta islandiako onena ezagutzeko dakau baino… Piskanaka ikusiko ditugu bazterrak! Kontatuko!
Reykjaviken nao bizitzen. Hiriburu hau benetan lasaiya da, ta oso oso polita. Hori bai! Parrandak botatzeko iya aberatsa izan behar dezu, zeren zerbeza batek 500-600 kr islandes baliyo ditu. Alegiya 1200 pezta! Increibleble!!! Bueno ordun, bueltatzian bota beharko det ikearriya keller ekipuakin tolosan , bueno, ez keller ekipuakin bakarrik, animatzen dan guztiyakin nahiyo!
Bueno izango dituzue nere berrik, ta espero nike zuenak izatia.
MUXU ERRALDOI BAT TOLOSAKO LAGUN GUZTIYAI ISLANDIATIK , TA BEREZIKI AMAROTZEKO GUAPISIMOARI .
MMMMMMMMMMMMMMMMUUUUUUUUUUAAAAAAAAA!!!!!!!
Orain ez da peña keler izango. GALLO EKIPOA baizik!!!!!!!!!!!
Aupa kuadrila!!!!
Sydneyko Gure Txokotik zuzen-zuzenean muxu handi bat denontat.
Hilabete eta erdi daramat hemen eta etxetik 24.000km tara egon arren, etxean bezala senti arazi naute Sydneyko euskaldunek. Euskal Etxean bizi naiz, eta aita, ama, aitona nahiz amona postizo mordo bat atera zaizkit.
Sydney zoragarria da, polita eta atsegina. Udaberrian sartu berri gara eta hondartzako giroa hasi zaigu dagoeneko. Hau bai hau tortura ordenagailu aurrean eman beharra egun erdia tesi zikin honekin, halako eguraldi politarekin.
Igandero bazkari bat egiten da Txokoan eta noizbehinka oporretan dabiltzan euskaldunak edo inguruko herrialdeetan bizi diren bizkaitar, gipuzkoar, zuberotar, etab.en bixitak izaten ditugu, eta orduan bai izaten dugula juerga apurtxo bat egiteko aitzakia.
Beno jente, ba zaindu, ondo ondo bizi Tolosa aldean eta jaso Antipodetatik besarkada bero bat,
Erika